BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK BAT EGIN DABE HARROTASUNAREN EGUNAGAZ ETA LGTBI BANDEREA JARRI DABE FATXADAN

  • Bilboko administrazino-egoitzan ostadar banderea jarteak Parlamentuak sexu-askatasunaren alde dauen konpromisoa sinbolizetan dau.

 

(Bilbon, 2024ko bagilaren 28an). Bizkaiko Batzar Nagusiek, LGTBI banderearen koloreak dituan olana jarri dabe gaur, Harrotasunaren Egunagaz bat etorrita, Bilboko egoitzan ondo ikusteko moduko leku batean. Ekintza txiki horren bitartez, Bizkaiko Batzar Nagusiek euren laguntzea erakutsi gura deutsie kolektibo horri, eta askatasuna nagusi izango dan eta euren sexu joerea dala eta personek diskriminazinorik jasango ez daben gizartea eregiteari. 

Bizkaiko Batzar Nagusiek Harrotasunagaz bat egitea erabagi dabe, Hurtado de Amezaga kalean dagoan Bilboko administrazino-egoitzako balkoietako batean metro bi luze dan kolore anitzeko entseinea jarrita. Datozan egunetan ondo ikusteko moduko lekuan egongo da, kolektibo horren eskubideak defendiduteko eta oraindino diskriminazinoa jasaten daben LGTBI persona guztiei alkartasuna adierazoteko.  Bizkaiko Batzar Nagusietatik, gizarte mobimentuek deitutako aldarrikapen ekintzakaz bat egiteko deia egiten jako Bizkaiko gizarteari.