BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK ARGIZAIOLA 2024 SARIKO ARGAZKIRIK ONENAK ERAKUTSIKO DITUE

  • Euskadiko argazki “lehiaketen lehiaketea” Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzako Erakusketa Aretora itzuliko da, Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoak antolatzen dauen lehiaketara aurkeztutako 180 argazkien arteko aukeraketa txikiagaz (31).
     
  • • Erakusketea urriaren 31ra arte egongo da zabalik, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura. Sarrera doakoa da.

 

(Bilbon, 2024ko urriaren 2an). Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzako erakusketa aretoak Argizaiola Sariaren 44. edizinoko 31 argazki erakutsiko ditu datorren urriaren 31ra arte. Horreen artean, lehiaketea antolatzen dauen Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoak konbidauta baino parte hartzen ez dan lehiaketa horretan sarituak izan diran hiruak egongo dira. 

Argizaiola Saria 2024 erakusketea gaur inaugurau da Bilbon (Hurtado de Amezaga kalea, 6), arratsaldean egin dan ekitaldian. Bertan izan dira Ana Otadui Biteri Batzar Nagusietako lehendakaria, Juan Armentia Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoko presidentea, Andrés Basilio aurtengo Argizaiola Sariaren irabazlea, eta akzesita lortu daben biak, Igor Altuna eta Juan Antonio Palacios.

Argizaiola, “urteko argazkirik onenak” jasoten dituan erakusketea, daborduko “tradizinoa” da Batzar Nagusietan, aitatutako argazki-lehiaketa abian jartean Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak azpimarratu dauenez. Lehiaketako beteranoek eta hautagai hasibarriek osotzen daben moltsoa “ikaragarria, kalidade handikoa, Euskadin dagoan argazki-maila handia erakusten dauena” da. Argizaiola, leku edo momentu ikusgarriak ez eze, “sentimenduak, emozinoak eta balioak” transmitiduten dituen irudiak be batzen dituan ezinbesteko klasikoa da, azpimarratu dau Otaduik.

Bere 44 edizinoetan, Argizaiola haziz joan da argazki-lehiaketa eta egile barriakaz. Juan Armentiak azaldu dauenez, aurtengo edizinorako 41 argazkilariri deitu jake eta horreetatik 31 lagunek hartu dabe parte, guztira 201 argazki aurkeztuta. Aurtengo epaimahaia Imanol Zubiaurrek (iazko irabazlea), Valeria Cassinak eta Abel Castrok osotu dabe.

Erakusketak hainbat gai eta teknika dituen argazkien aukeraketea jasoten dau. Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoak dauela mende erditik antolatzen dau Argizaiola Saria. Lehen edizinoa 1973an egin zan. Euskadin egindako lehiaketetan ezagunak diran argazkilariak bakarrik aurkeztu daitekez bertara, Begoña Guillén Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoko presidenteordeak azaldu duenez. 

Aurton aukeratu diran argazki lehiaketak honeek izan dira: Nicolas Lekuona (Ordizia) Zumaiako Argazki Lehiaketa (Zumaia), UK Foto (Sopela), Beasaingo Hiria (Beasain), Legazpi Hiria (Legazpi), Igartza Saria (Beasain), Tolosa Herria (Tolosa), FCN (Iruña), Bergara Kirola (Bergara), Indalecio Janguren (Eibar), Trofeo Gipuzkoa (Donostia), Photoka (Gernika), Trofeo Irun (Irun), Ramon Serras (Zarauz) eta Artgazki lehiaketa (Arrasate).

 

Azken edizino honetako parte-hartzaileak honeek izan ziran:

• Ainhoa Martiarena

• Aitor Arana Arruti

• Ander Morea

• Andrés Basilio

• Angel Mª Cerezo Martínez.

• Arbil Iciar Manterola

• Carlos de Cos Azcona

• Carlos Romero

• Elena Marquez Ropero

• Emy De Lema Nafria

• Eneko Ibarguengoitia Larrabaster

• Fernando Anza Rey

• Igor Altuna Azcargorta

• Iñigo Alzugaray

• Javier Ortiz Moreno

• Jesus Javier Garcia Escribano

• Joel Iglesias Santiago

• José Agustín Gurrutxaga Garagarza

• Jose Angel Amuchastegui Esnaola

• Jose Miguel Romero Barco

• Joseba Moreno Ugalde

• Joxe Inazio Kuesta Garmendia

• Juan Antonio Palacios

• Juan Antonio Unzurrunzaga Posada

• Juan José López Azurmendi

• Luis Martinez Aniesa

• Manu Barreiro Rodriguez

• Oscar Manso Navas

• Oskar Gaskon Marañon

• Pablo Pérez Herrero

• Ruben Cáceres Delgado

 

 

ARGIZAIOLA SARIA 2024 ARGAZKI ERAKUSKETA

Urriaren 31ra arte

Lekua: Bizkaiko Batzar Nagusiak (Hurtado de Amezaga kalea, 6. 48008 Bilbao)

Ordutegia: astelehenetik barikura, 08:00etatik 20:00etara

Sarrera doan