BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK RAMON ZUBIAURREREN KOADRO BAT LAGA DABE DURANGOKO ERAKUSKETA BATERAKO

  • “Iperkalea” izango da Durangoko Arte eta Historia Museoa prestetan ari dan Garaiko artistari buruzko atzera begirakoan ikusgai egongo dan lanetako bat. 

 

(Gernikan, 2022ko zemendiaren 25ean). Bizkaiko Batzar Nagusiek Durangoko Arte eta Historia Museoaren esku itxi dabe, aldi baterako, zezeilerarte arte, Ramon de Zubiaurreren “Iperkalea” margolana. Obra Gernikako Batzar Etxeko lehendakariaren bulegoan egoten da, eta museo hori prestetan dabilen Garaiko artistari buruzko atzera begirakoaren parte izango da.

Ramon de Zubiaurre y Aguirrezabal (1882-1969) margolari bizkaitarra, XIX. mendetik XX. menderako trantsizinoko euskal arte-adierazpen azterketaren erreferente garrantzitsuenetakoa da. Ganera, bere familia-jatorriarengaitik eta Garain jaio zalako, Durangaldean, bere ekoizpen piktorikoaren inspirazino iturri izan zan eskualdean, modu berezian estimetan dan artista da.

Durangoko museoaren erakusketa-proiektua, margolaria hil ostean haren lan artistikoa modu indibidualizauan lantzen lehengoa izateagaitik nabarmentzen da (bere anaiaren, Valentin Zubiaurre margolariaren, ekarpena alde batera itxita). Horrek, orain arte ezezagunak ziran alderdi biografiko eta artistikoak ezagutzeko aukerea emongo dau. 

Ikusi ahal izango diran lanak Durangoko Arte eta Historia Museoarenak nahiz beste museo, fundazino eta bilduma partikularrenak dira. Batzar Nagusiek laga daben “Iperkalea” lanari jagokonez, Ondarroako arrantza-herriaren eszena kostunbristea erakusten dauen 2 metroko orio-margolana da.