BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK EUREN EGOITZA GUZTIETAKO ARGIAK AMATAUKO DITUE BIHAR, “PLANETAREN ORDUA” DALA-ETA

  • Gernikako, Abellanedako eta Gerediagako Batzar Etxeek, Enkarterrietako Museoak eta Bilboko egoitzak kanpoko argiak amatauko ditue zapatuan, 20:30etik 21:30era, klima aldaketearen kontrako mundu mailako mobimendu horregaz bat egiteko

 

(Bilbon, 2026ko martiaren 27an). Bizkaiko Batzar Nagusiek modu aktiboan egingo dabe bat mundu mailako “Planetaren Ordua” kanpaineagaz, Naturarako Mundu Funtsak sustetan dauen klima-aldaketearen eta naturaren suntsiketaren kontrako mobimenduagaz. Bizkaiko Batzar Nagusiek egoitza guztietako (Gernikako, Abellanedako eta Gerediagako Batzar Etxeak, Enkarterrietako Museoa eta Bilboko egoitzea) kanpoko argiak amatauko ditue bihar, ordubetez, 20:30etik 21:30era.

Bizkaiko Batzar Nagusiek gonbitea egiten deutsee herritarrei, 200 herrialdek baino gehiagok eta milioika personak parte hartzen daben mundu mailako mobimendu horregaz bat egin daien, euren etxe, enpresa, eraikin eta monumentu esanguratsuenetako argiak amatauz. Mobimendua orain dala 19 urte sortu zan Sidneyn (Australia), eta klima aldaketearen eta biodibersidadearen galeraren kontrako burrukaren ikur nagusietakoa bihurtu da. Gaur arte, eta Estaduan bakarrik, 427 udal, 108 enpresa, eta 105 erakunde batu jakoz.