BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK, ESTÉFANA ROMÁN MATESANZEN ETA JORGE SANZ ERAÑAREN ARTELANAK DITUAN “STARTER PACK” ERAKUSKETEA JASOKO DABE

  • Erakusketea Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Arte Ederren Fakultadeak EHUko Leioako campusean prestautako artistei bultzadea emoteko daukien hitzarmenaren barruan dago.
     
  • Bagilaren 30era arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusien Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6 – Beheko solairua. Bilbon), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura.

 

(Bilbon, 2023ko bagilaren 8an). Bizkaiko Batzar Nagusiek aldi baterako erakusketen denporaldiagaz jarraitzen dabe, EHUko Arte Ederretako ikasleen beste erakusketa bategaz. Bagilaren 30era arte, Estéfana Román Matesanzen eta Jorge Sanz Erañaren “Starter pack” erakusketea egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan. Erakusketak Euskal Unibersidade Publikoko Pintura Masterrean ikasle biek egindako 15 lan biltzen ditu. Egileek hainbat material (oihalak, papera, grafitoa, plastikoa edo metala) eta teknika artistiko desbardinak erabili ditue, garaikidea bezain iradokitzailea eta aldi berean harrigarria dan euren sormena islatzeko. 

Gaurtik aurrera, Batzar Nagusietako erakusketa aretoak objektu bihurriak eta oihal tximurtuetan eta bastidorerik barik egindako margolanak buztartzen ditu. Usoa Fullaondo masterreko irakasleak katalogoan kontetan dauenez, Sanz bilbotarrak bere pinturearen euskarriaren kolorea errespetau dau, “paisajearen bitartez irregulartasunak sortuz”. Haren koadruak “pintureari erreparauta egin dira, errealidade biren, bere irismenaren barruan eta kanpoan dagoanaren, arteko bitartekari legez”. Bien bitartean, artista galiziarrak “forma eta konposizino piktoriko ezinezkoak” eregiteko aliau bihurtu dau papera, prozesu materialak esku hartzen daben eskulturakaz konbinetan dauen “zabaltzeko logikatik abiauta”.

Iñaki Imaz Urrutikoetxea Pintura Masterraren koordinatzaileak adierazo dauenez, erakusketea aurton aurreikusten diran hiruetatik lehenengoa da –ikasturte akademikoko master bakotxeko bat–. Prestakuntzaren azken fase horren emaitzea Batzar Nagusietan ikusi ahal izango da. Gaur zabaldu dan erakusketan, unibersidade publikoaren babespean modu formalean hazten jarraitzen daben “etorkizuneko artista ospetsuen” sorkuntza-lanak ikusiko dira, aurretik “etorkizun handia” daben gazteen hazkunderako funtsezko aldia.

Erakusketea, Bizkaiko Batzar Nagusiek 2011tik EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz daukien akordioaren barruan dago, fakultade horretan hiru master (Pintura, Zeramikea eta InCreArte) egiten dituen Bizkaian trebatutako talentu gazteen lanak erakusteko. Batzar Nagusiek uriaren erdigunean dagoan erakusketa aretoa lagaten dabe, Bizkaiko artisten harrobia jente gehiagorengana iristea errazteko. “Perros y Tuberías” erakusketea bagilaren 30era arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea 6, beheko solairua. Bilbo), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura, eta sarrera librea izango da.

 

Estéfana Román Matesanz (2000, Vigo, Pontevedra). Artean graduaua EHUn, Balmasedako Reinosako eta La Garbeako hainbat egoitza artistikotan hartu dau parte, eta bere lana Galería Aire eta Galeria Juan Silió lako espazioetan erakutsi dau. Tabakalerako “ONDOKO” prozesu artistikoen lantaldeko kide izan zan.

Jorge Sanz Eraña (Bilbo, 2000), Artean graduaua EHUn. Orain dala gitxi June Crespo eta Jon Mikel Euba artistakaz kolaboratzaile eta laguntzaile lez egin dau lan. Sarean espazioko eta Ceferino del Olmo aretoko erakusketetan hartu dau parte, eta gaur egun bere lana ANTI liburu-dendan ikusi daike.

Lotutako artxiboak: