BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK EHU-KO ZERAMIKA MASTERREKO IKASLEEN “HIRU KARRATU” ESKULTURA ERAKUSKETEA HARTUKO DABE

  • EHUko Arte Ederren Fakultadeko Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterreko bederatzi ikaslek talde-erakusketea aurkeztu dabe Bilbon, azken prestakuntza-aldian egindako lanen parte bategaz.
     
  • Irailaren 1era arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzarretako Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6 – Beheko solairua. Bilbo), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura.

 

(Bilbon, 2023ko garagarrilaren 6an). Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Ederren Fakultadeko Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterra egin daben bederatzi ikaslek, Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan zabaldu dan “Hiru Karratu” baterako erakusketeagaz amaituko dabe euren prestakuntza ibilbidea. 

Alkarrizketa iradokitzailean antolatutako erakusketak, buztinak eta zeramika-prozedurek dituen aukera amaibakoak aztertzen dituen proposamen pertsonalak batzen ditu. Leioako campusean emondako graduondoko ikastaro espezializauaren promozino barriko protagonistak dira. Aitana Rodríguez, Urkia Sánchez, Pep Boadas, Annick Laruelle, Jeanette Dinelli, Ana Tejada, Paula de Luisa, Ander Martínez eta Renzo Boggio dira.

Ikasturte akademikoaren amaiera bikain lez antolatutako “Hiru Karratu” “eraldaketa prozesua” da, laburtu dau Maite Leyún Masterreko irakasleak erakusketearen katalogoan bertan. Izan be, materia eraldatzea “prozesu beharrezkoa besteko magikoa da, eta alkimiaren idea beti dago presente bertan”. Masterreko ikasleek hainbat material eraldatu ahal izan ditue (burdina, loza, gresa, buztina, pasta industrialak, kristala edo hormigoia), “ikusten eta begiratzen ikasten dogun garrantzi beragaz entzuten ikasi behar dan alkarrizketan", azpimarratu dau.

Erakusten diran lanetan ikusten danez, artista bakotxak “oso bide pertsonal desbardina hasi edo jarraitu dau, beti be bere lehentasunak, trebetasunak eta kezkak kontuan hartuta”, gehitu dabe katalogoan Paula de Luisa Salinas eta Annick Laruellek. “Ikusi daitekezan piezek, oro har, aniztasun harmoniatsua dakarre, zehaztasuna eta berezkotasuna bereiziz batez be; gordina eta egosia; kontzeptua eta formea, edo diseinua eta eskulturea”. Eskuen bidez moldeautako piezak dira, aretoan espazio desbardinak hartzen ditue eta “begiratzen ez dakienaren begiradea mugatzen dabe”, eta “ikuslearengan mugak kurutzatzeko eta transgrezinoa aktibetako esperientzia aktibau leikie”, José María Herrera Masterreko arduradunak katalogoan adierazoten dauenez. “Onena etortzear” dagoala iragartzen dauen hasierako erakusketa-esperientzia.

Erakusketea Bizkaiko Batzarrek EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz orain hamarkada batetik daukan akordioaren parte da, Bizkaian trebatutako talentu gazteen lana erakusteko. Batzar Nagusiek uriaren erdigunean daukien erakusketa aretoa lagatzen dabe, lana Bizkaiko ikusleengana errazago gerturatzeko. “Hiru Karratu” erakusketea irailaren 1era arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan (Hurtado Amezaga kalea, 6 – Beheko solairua. Bilbo), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura. Sarrera librea izango da.

Lotutako artxiboak: