FORU DIPUTATUEK AGERRALDIA EGINGO DABE MARTITZENETIK AURRERA BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAN, LURRALDEKO AURREKONTUAK ZEHAZTEKO

  • Ogasun eta Finantzetako Batzordeak Foru Gobernuko arduradunak hartuko ditu zemendiaren 10ra arte, bederatzi saiotan, 2024ko Bizkaiko Kontuen foru-arauaren proiektua azaltzeko.

 

(Bilbon, 2023ko zemendiaren 6an). Foru diputatuek agerraldia egingo dabe martitzenetik barikura Bizkaiko Batzar Nagusietan, 2024ko Bizkaiko Aurrekontuen proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Informazino-saioak Ogasun eta Finantzetako Batzordean egingo dira. Horren ostean, Mahaiak Batzar Nagusietako taldeek euren zuzenketa-eskeak aurkezteko fasea zabalduko dau.

Sailetako arduradun bakotxa bere aldetik joango da batzordera, Bizkaiko Batzar Nagusietan pasa dan urriaren 31n, erregistrautako kontuetan oinarrituta Batzar Nagusietako taldeei euren sailen jardueraren ildo nagusiak zeintzuk izango diran azaltzeko. Kontu horreetan, sailek daukiezan 1.599,1 milioi euro erabilgarriak sartzen dira. Foru-arduradunen agerraldien (streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango dira, www.jjggbizkaia.eus helbidean) ordena holan ezarri da:

 

Martitzena, zemendiak 7

• 09:30ean. Ogasuna eta Finantzak (Itxaso Berrojalbiz)

• 12:00etan. Azpiegiturak eta Lurralde Garapena (Imanol Pradales)

 

Eguaztena, zemendiak 8

• 09:30ean. Euskara, Kultura eta Kirola (Leixuri Arrizabalaga)

• 12:00etan. Ekonomia Sustapena (Ainara Basurko) 

• 16:00etan. Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna (Teresa Laespada)

 

Eguena, zemendiak 9

• 12:00etan. Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa  (Sonia Pérez) 

• 16:00etan. Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustapena (Arantza Atutxa)

 

Barikua, zemendiak 10

• 9:30ean. Gizarte Ekintza (Amaia Antxustegi)

• 12:00etan. Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saila (Ager Izagirre)

 

Zuzenketa-eskeen aldia itxi eta gero –seguruenik zemendiaren 30ean–, Batzar Nagusiek zuzenketa-eskeak aztertuko ditue, lehenengo osoko batzarrera deitu aurretik osoko zuzenketa-eskeak eztabaidatzeko. Osoko batzar hori abenduaren erdialdean egingo da eta, ostean, zuzenketa-eske parzialak batzordean eztabaidatuko dira, halan bajagoko. Batzar Nagusietako tramitea hilebete horren amaieran bukatuko litzateke, Ogasun eta Finantzetako Batzordetik igaro ostean geratzen diran zuzenketa-eske parzialak aztertuko dituan beste osoko bategaz.