“EMAKUMEAK BIZKAIAN” ZIKLOAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAK HEZKUNTZAK BALIOEN SORTZAILE LEZ DAUEN GARRANTZIAN ZENTRATZEN DAU ALKARRIZKETEA

  • Aurton “Gizarte ispiluaren aurrean: Distiratsuak eta Bisibilizatuak” lemea dauen berbaldien zikloa bihar, martitzena, jarraituko dau, 18:00etan, Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzako berbaldi aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6). 


(Bilbon, 2026ko zezeilaren 17an). Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (EAE) Bizkaiko Batzordeak “Emakumeak Bizkaian” jardunaldien seigarren edizinoa antolatu dau Bizkaiko Batzar Nagusiakaz batera. Jardunaldietako hirugarren mahai-inguruan hezkuntzak balio-sortzaile lez dauen garrantziaz hausnartu daben emakumeak alkartu dira gaur. Bertaratutakoek hezkuntzaren arloan arrakasta izan daben kasuak ezagutu ahal izan ditue.

“Gizarte ispiluaren aurrean: Distiratsuak eta Bisibilizatuak” izeneko edizino honen helburu nagusia emakumeek bizitza publikoaren eta profesionalaren arlo guztietan daukien presentzia ikusiarazotea da. Ibilpide nabarmeneko profesionalen berbaldien bidez belaunaldi barrientzako erreferente sendoak proiektau gura dira. Horrez gain, ekimenak Bizkaiko Batzar Nagusietako II. Bardintasun Planean jasoten diran bardintasunaren balioak indartzen ditu.

Begoña Cava Mesa historialari eta Deustuko Unibersidadeko irakasle emerituak eta EAEren adiskideak koordinautako jardunaldiak lau mahai-inguru monografikotan antolatzen dira, zezeileko martitzen guztietan emakumeak gaur egun dauzan erronkak eta aukerak jorratuz. “Emakumea, Hezkuntza eta Balioak. Mezuak eta Indarrak” izeneko gaurko jardunaldian honeek hartu dabe parte:

Aurkeslea eta moderatzailea: Ricardo Franco Vicario, Medikuntzan doktorea eta Medikuntza Fakultateko irakaslea, Euskadi sariaren irabazlea (2022).

Leire Bilbao Barruetabeña, Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua (DU), idazlea, Etxepare sariaren irabazlea, Euskadi sariaren irabazlea (2022) eta Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionalaren irabazlea (2025). 

Ana López Asensio, Filosofian eta Geografian eta Historian lizentziatua (DU), Historian eta Ondaraen doktorea. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapeneko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria eta Etxepare Institutuko Patronatuko kidea.

Ana Martínez Pampliega, Psikologian doktorea (DU) , Osasun Zientzien Fakultateko katedraduna, Deusto Family Psych (DU) Saileko burua, Psikoterapia sistemiko-erlazionaleko masterraren zuzendaria.

Begoña Rueda Ruiz, Psikologian doktorea (DU), Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialeko dekanoa. Psikologo klinikoa Osakidetzan, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Lotutako estekak: