BATZAR NAGUSIEN ASTE SANTUKO KULTUR PROPOSAMENA: EMAKUME ZAMAKETARIEN LANBIDEARI BURUZKO ERAKUSKETEA ETA BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEN EGOITZAK EZAGUTZEA

  • Aste Santu honetan, Gernikako, Abellanedako eta Gerediagako egoitzek ordutegi zabalagaz edegiko ditue ateak. Bizkaiko Batzar Nagusietako eraikin historikoak ikusteko sarrerea dobakoa da, baina Gernikako Batzar Etxea bisitetako beharrezkoa da hitzordua eskatzea www.jjggbizkaia.eus webgunean.
     
  • “Emakume zamaketariak. Ikusarazi beharreko lanbidea” erakusketeak, emakumeak Bizkaiko portuetan porturatzen ziran itsasontzien merkantziak mobiduteaz arduratzen ziran aurreko mendeetara eroaten gaitu. Erakusketea lanegunetan bakarrik egongo da zabalik.

 

(Bilbon, 2024ko martiaren 26an). Egun horreetan lurraldeak milaka bisitari jasoten dituala aprobetxauz, Bizkaiko Batzar Nagusiek kultur aukera zabala prestau dabe Aste Santu honetarako. Kultur eskaintzea Bilboko egoitzako erakusketa aretoan hasiko da (Hurtado de Amezaga kalea, 6), emakume zamaketarien lanbide zahar eta gogorrari buruzko lehenengo erakusketeagaz, Batzar Nagusietako hiru egoitza enblematikoetan jarraituko dau, Gernikako, Abellanedako eta Gerediagako Batzar Etxeetan, hain zuzen be, eta Enkarterrietako Museoan itxiko da. 

Jaiegun horreetan, Gernikako egoitzak, Gernikako Arbolearen babesleku be badan monumentu-moltsoak, Europako sistema parlamentario zaharrenetakoaren alma máter-a ezagutzeko gogoz dagozan milaka persona hartzen ditu. Gernikako Batzar Etxe barrurako bisitea dobakoa da, baina edukierea mugatua dagoanez, komenigarria da aurretik hitzordua erreserbetea Batzar Nagusien webgunearen bitartez (www.jjggbizkaia.eus). Ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da lanegunetan, eta jaiegunetan 19:00etara luzatuko da.

Gerediagako (Abadiño) Batzar Etxea, antxina Durangoko Merinaldeko Batzarrak batzen ziran lekua, astelehenetik barikura egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan ordubete lehenago zarratuko da.

Modu berean, eskualdeko kultura eta historia ondare garrantzitsu eta zabalena batzen dauen Enkarterrietako Museoa 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bisitau ahal izango da. Domekan eguerdiko ordu biak arte bakarrik edegiko da eta astelehenean itxita egongo da.

Enkarterrietako museoan bilduma iraunkorra Enkarterrietako historia historiaurretik XIX. mendearen amaierara arte aztertzen duten hamar aretotan banatzen da. Pieza ugarien artean elementu zahar eta oso enblematikoak azpimarratu daikeguz, batzuk desagertu aurretik urteetan zehar berreskuratuak.

Museotik kanpo, Museoaren bulego bihurtu dan Teniente Korrejidorearen etxe zaharraz eta gaur egun jatetxe dan garai bateko Batzarkideen Ostatua zanaz gozau leike, baita Abellanedako kulturgunearen inguruan, Castro Urdialesera joian antxinako erromatar galtzadatik geratzen danaz, eta XVI. mendearen hasierako Urrutia torreaz be.

 

EMAKUME ZAMAKETARIEN LANBIDEARI BURUZKO ERAKUSKETEA

Beste alde batetik, “Emakume zamaketariak. Ikusarazi beharreko lanbidea” erakusketeak, emakume zamaketarien lanbide zahar eta zakarra erakusten daben dokumentu ofizialak, prentsa-artikuluak, argazkiak eta artelanen erreprodukzinoak batzen ditu. Emakume ikusiezin hareek euren indar, adore eta kemenagaz lurraldearen garapen komertzial eta ekonomikoaren giltzarri izan ziran. Erakusketea Amaia Apraiz Sahagún eta María Romano Vallejo ikertzaileek lanbide horri buruz egin daben ikerketa lanaren ondorio da. Lanegunetan bakarrik bisitau ahal izango da goizeko zortzietatik arratsaldeko zortzietara. Jaiegunak itxita egongo da.

Batzar Nagusietako Bilboko erakusketa aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6) ikusi daitekezan irudien artean, nabarmentzekoak dira Eulalia Abaitua y Allende-Salazar, Pedro Telesforo de Errazquin Astigarraga eta Germán Elorza Arrietaren argazkiak; Luis Paret y Alcázarren (Areatzako ikuspegia) eta Juan Eustaquio Delmasen artelanen erreprodukzino zabalduak; eta dokumentu ofizialak eta prentsako artikuluak (El Cantábrico eta El Liberal). Ikusi leiken moltsoak, iraganean gizarte kapitalistaren eraikuntzan laneko beste indar bat izan zan eta miseriazko ekonomiari, etenbako tratu txarrei eta moralina sozialari bizirik iraun eutsan emakumea erakusten dau.