ALDUNDIAK PREBENTZINO-, SUHILTZAILE- ETA SALBAMENDU-ZERBITZUAK EMOTEAGAITIKO TASA BARRIAK ARAUTZEN DITUAN FORU ARAU PROIEKTUA AURKEZTU DAU BATZAR NAGUSIETAN

  • Ager Izagirre Loroño Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua zerbitzu horreek emoteagaitiko tasearen erregulazinoa garatzen dauen Foru Arauaren proiektua zehazteko etorri da batzordera.

 

(Bilbon, 2025eko urriaren 30ean). Bizkaiko Foru Aldundiak prebentzio-, suhiltzaile- eta salbamendu-zerbitzuak emoteagaitiko tasearen erregulazinoa garatzen dauen foru arauaren proiektua jakinarazo deutso gaur Bizkaiko Batzar Nagusietako Iraskunde, Gobernamentu On eta Gardentasunerako Batzordeari. Arau-aldaketa horrek salbuespena bermatzen dau preminazko bizi-arriskuko edo gizarte-sensibilidade bereziko kasuetan, besteak beste personen edo animalien erreskateetan, etxebizitzetako suteetan, jokabide autolitikoetan, heriotzak sortzen diran esku-hartzeetan edo biktimak dagozan larrialdi kolektiboetan. 

Testu barriak 1990eko arau bat eguneratzen dau, eta 2013an barrikusi zan azkenengo aldiz. Erispide tekniko homogeneoetan oinarritutako tarifa-esparrua ezarten dau, mobilizautako giza baliabideen eta baliabide materialen kostu errealak jasoten ditu, eta esku-hartze mota bakotxari erantzun argia eta proporzionaua emoten deutso. Arauak zehazten dau zein jarduketek sor daikien tasea, nork hartu behar dauen bere gan eta zein kasutan ezarten diran salbuespenak. 

Ager Izagirre Loroño Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak batzordean aurkeztu dauen arau proiektuaren helburua kalkulua sinplifiketea eta zerbitzuak ordaintzeko ahalik eta erispide objektiboenak ezartea da. Horretarako, 24 esku-hartze mota orokor tipifikau dira, eta bakotxari tratamentu zehatza eta espezifikoa emon jako tasea sortzeari edo ez sortzeari jagokonez, baita zer baldintzatan be. 

Proiektuak salbuespen esanguratsuak ezarten ditu larrialdi eta ahultasun egoeretarako. Emergentzia larrietan eta hondamendietan beren beregiko tratamentua ezarten da. Tasatik salbuestea proponiduten da horren ondorio zuzena diran esku-hartze guztietan, lurraldeko larrialdi-planak eta plan bereziak modu formalean apliketea erabagiten danean. 

Bilaketa- eta erreskate-egoeretan, tasak mota guztietako egoeretan ez kobretea aurreikusten dau proposamenak. Horren barruan sartzen dira personen eta animalien bilaketak eta erreskateak, gehienetan personen osotasun fisikorako arriskuarengaitik, gorpuak erreskatau beharrarengaitik edo animalien bizitzarako arriskuarengaitik. 

Eta suteengatiko esku-hartzeetan, uri zein landa guneetan, asegururik bako eta baliabide gitxiko personei ez jake tasarik kobrauko. Ardurabakokeria badago –alerta gorriagaz mendira urtetea–, Aldundiak tasa espezifikoa aplikauko dau. Lan pertsonaleko eta materialeko ordu bakotxeko prezioak eguneratu egin dira eta zerbitzuaren egungo kostuei erantzuten deutsee, eta prezio horreek Estaduko beste edozein suhiltzaile-zerbitzugaz homologau daitekez. 

les a cualquier otro servicio de bomberos del Estado.