TXILEKO DIPUTADUEN KAMARAKO PRESIDENTEAK GERNIKAKO BATZAR ETXEA BISITAU DAU

  • Gaur goizean, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak, Ana Otadui Biterik, eta mahaiko kideek Ricardo Cifuentes Lillori egin deutsie harrerea egoitza parlamentarioan bertan, izan be, Txileko Legegintzako Kamarako beste ordezkari politiko batzuekaz etorri da. 

 

(Gernikan, 2024ko martiaren 22an). Gaur goizean, Txileko Diputaduen Kamarako ordezkari politikoen taldeak Gernikako Batzar Etxea bisitau dau. Bizkaiko Parlamentuko lehendakariak, Ana Otadui Biterik, eta mahaiko kideek Txileko Legegintzako Kamarako indarreko presidenteari, Ricardo Cifuentes Lillori, egin deutsie harrerea, izan be, Txileko herriaren beste ordezkari hautetsiaz etorri da, Fernando Rodrigo Soto politikariaz, hain zuzen be.

Hego Amerikako herrialdeko diputaduen kamarearen eginkizun nagusia Senaduagaz eta Errepublikako presidenteagaz legeak egiteko prozesuan parte hartzea da; eta eginkizun esklusiboa, Txileko gobernuaren ekintzak fiskalizetea.

Eusko Legebiltzarrera joan ostean, Txileko Legegintzako Kamarako ordezkari gorenak Bizkaiko Parlamentuaren ezaugarri bereizgarriak zein diran jakiteko aukerea euki dau gaur. Bisitaldia foru-egoitzearen kanpoko aldean hasi da, eta, bertan, Arbola Zaharraren eta Gernikako Arbolaren aurrean gelditu da. Gero, Txileko politikarien taldea Batzar Etxearen barruko aldera joan da. Bertan, Foru Kamarearen historia eta gaur eguneko eginkizunak zein diran azaldu deutsee, eta geldialdiak egin dabez osoko batzarren aretoan, beirateko aretoan, liburutegian eta, azkenik, lehendakariaren bulegoan. Bertan, hain zuzen be, Cifuentes presidenteak bere eskaintzea itxi dau Batzar Nagusietako Sinaduren Liburuan.