ENKARTERRIETAKO MUSEOA ZIRKU ETA MAGIAKO PISTA BIHURTUKO DA MARTIAREN 9AN, ZAPATUAN

  • Enkarterrietako Museoak zirkuko ikuskizunak antolatu ditu Kulturem zikloaren barruan, Imanol Ituiño, Javi González eta Valeria Altmark artisten eskutik.
     
  • Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik erreserbea egin behar da museoaren webgunean (www.enkarterrimuseoa.eus).

 

(Abellaneda, 2024ko zezeilaren 22a). “Ale hop!” dauka izenburua Enkarterrietako Museoak Kulturem zikloaren barruan martiaren 9rako (zapatua) antolatu dauen zirkuko galak. Bariedade-ikuskizuna da, askotariko ikusleei begirakoa; saioan parte hartuko dabe gidari benetan dibertigarri batek, magiaren zale amorratu batek eta zirkuko artista handi bik, malabar, monoziklo, disoziazino, zinta, “hula hoop” eta kontorsionismoko ariketak egingo dituenak.

Aurten, Bizkaiko Batzar Nagusien jabetzako kulturuneak zenbait ikuskizun eskainiko ditu, Imanol Ituiño magoaren eta Valeria Altmark eta Javi González Bilboko Zirkozaurre zirku-arteguneko kide eta akrobaten eskutik.

Emanaldirako sarrera doakoa da, baina aldez aurretik erreserbea egin behar da museoaren webgunean (www.enkarterrimuseoa.eus). Ikuskizuna 18:00etan hasiko da.

Lotutako estekak: