ENKARTERRIETAKO MUSEOAK BASERRIETAKO KORTINEI BALIOA EMOTEKO BERBALDIA ETA TXANGO GIDAUA ANTOLATU DITU DOMEKA HONETARAKO

  • Erizerak izenez be ezagutzen diran eraikin horreek funtsezkoak ziran aurreko mendeetan landa munduan elikagaiak kontserbetako.

 

(Abellanedan, 2022ko zemendiaren 16an). Bizkaiko Batzar Nagusien jaubetzakoa dan Enkarterrietako Museoak bisita gidaua antolatu dau domeka honetarako, garai bateko baserrien inguruan kortinak edo erizerak izenez ezagutzen ziran eraikinetan sakontzeko. Txango horren bidez, Enkarterriko Museoak landa munduaren biziraupenerako funtsezkoa zan ondare ezkutu, gitxi ezagutu eta balioetsia ezagutuarazo gura dau. Jarduera doakoa da, baina, horretaz gozetako beharrezkoa da aldez aurretik izena emotea Museoaren webgunean (www.enkarterri.eus) edo 94 650 44 88 telefono-zenbakian. 

Kortinak tamainu desbardinetako harrizko esparruak dira, oso ohikoak Bizkaiko baserrietan. Gaur egun gehienak abandonauta dagozan arren, etxeko eta eguneroko ekonomian funtsezkoak izan ziran. Gaztainak, adibidez, baserritarrek mendietan landatzen ebezan gaztainadi handietan batzen eben produktu nagusietakoa izan ziran. Gero leku horreetan ixten ebezan, behar zan moduan kontserbetako eta ostean kontsumiduteko. Enkarterrietako ekialdean ohikoagoak izan ziran “kirikiño-hesi” lez be ezagutzen diran instalazino horreetan biltegiratu behar ziran.

Iñaki Garcia Uribe Aranzadiko etnografoak eraikuntza horreei buruzko berbaldia emongo dau 11:00etan Enkarterrietako Museoan. Ordubete geroago, izena emon dauen taldea Nocedal auzora joango da kotxez, Angostura auzoko baserri zaharretara heltzeko –XVII. eta XVI. mendeen artean eregitakoak–. Inguruan oraindino kortinak daukiezan baserri horreek kanpotik bisitauko dira.