PATXI LÓPEZ LEHENDAKARIAK 1937KO BONBARDAKETATIK BIZIRIK URTEN EBAN GERNIKAKO ARBOLEAREN XILOGRAFIA JASO DAU ABELLANEDAKO BATZAR ETXEAN

(Abellanedan, 2026ko bagilaren 4an). Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak 1937ko apirilaren 26ko aideko erasotik bizirik urten eban Gernikako Arbolearen xilografia emon deutso Patxi López Álvarez Lehendakariari.

Haretx zaharraren enborra marketan dauen piezea emoteko ekitaldi txikia Abellanedako Batzar Etxean egin da. Hain zuzen be, antxina Enkarterriko ordezkariak batzen ziran lekuan, “1937ko ekaina. Enkarterrietako okupazioa, zuri-beltzean” izeneko argazki-erakusketea dago. Erakusketa horrek Espainiako Gerra Zibilean tropa frankistek eskualdeko herriak okupau ebezan egunei buruzko begirada zehatza eskaintzen dau.

Enkarterriko historia politikoa sinbolizetan dauen lekuaren aurrean, Otaduik, orain dala 89 urte Gernikak jasan eban bonbardaketa suntsitzailearen ondoren onik urten ebalako balio historiko eta emozional handiarengaitik nabarmentzen dan xilografia hori emon deutso Lehendakariari.

Batzar Nagusiek emoten daben holango hirugarren xilografia da, joan dan jorrailaren 26an, Gernikako bonbardaketearen urteurrenean, Imanol Pradales Gil Lehendakariak jaso ebanaren eta maiatzaren 21ean Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariak Gerediagako Batzar Etxean jasotakoaren ostean.