FORTUNA HANDIEN GANEKO ZERGAK BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAKO INFORMAZINO-IZAPIDEA GAINDITU DAU
- Batzar Nagusietako Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek iragarri dabenez, Aldundiak Bizkaiko Batzar Nagusietan gaur aurkeztu dauen eta milioi bi euro biltzea ekarriko dauen Foru Arau Proiektuaren alde egingo dabe.
- EH Bilduk eta Talde Berezia-Elkarrekin Bizkaiak zerga gogortzea planteau dabe, diru gehiago biltzeko, eta Bizkaiko Talde Popularrak zerga barriaren kontrako eretxia azaldu dau, dirua biltzeko ez dala onartu eta gero enpresariei emoten jaken mezu “negatiboagaitik”.
(Bilbon, 2023ko azaroaren 9an). Aldundiak Fortuna Handien Aldi Baterako Alkartasun Zergaren Foru Arau Proiektua aurkeztu dau gaur Ogasun eta Finantzetako batzordean. 2023ko ekitaldian Bizkaiko zerga sisteman sartzea espero dau. Proiektua preminaz izapidetzen ari dira Bizkaiko Batzar Nagusietan.
Itxaso Berrojalbiz Ogasun eta Finantzetako foru diputatua berak eskatuta etorri da horren barri emotera, eta adierazo dauenez, tributu hori Ondarearen ganean dagoanaren “osagarria” da. Hori dala eta, diru-sarrera txikiak ekarriko dituala aurreikusten da. “51” zergadunetatik etorriko diran “milioi bi euro inguru” izango dira. Zerga barri horrengaitik ordaindu beharreko kuotea Ondarearen ganeko Zergarengaitik ordaindutakoa baino handiagoa izango da.
Batzar Nagusietako taldeek proiektuari zuzenketa-eskeak aurkezteko denporea izango dabe une honetatik aurrera, baina gaur argi itxi dabe euren jarrerea. Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek aldeko eretxia erakutsi dabe, Bizkaiko Ogasunak planteau dauen baldintzetan.
Ondare handienei zerga-tasa handiagoa apliketan deutsen zergea progresiboa da. Zerga-oinarriaren % 1,5, % 1,75, % 2,0 eta % 3,5 zergapetzen daben lau tarte ezarten dira.
(€) arte |
Kuota € |
Ganerakoa (€ arte) |
Tasa % |
0 |
0 |
3.200.000 |
0 |
3.200.000 |
0 |
3.200.000 |
1,50 |
6.400.000 |
48.000 |
6.400.000 |
1,75 |
12.800.000 |
160.000 |
3.200.000 |
2,00 |
16.000.000 |
224.000 |
Aurrera |
3,50 |
EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiak kritikau dabenez, tarte horreek, daborduko araubide komunean dagozanak baino bigunagoak dira, eta, horregaitik, aldaketak planteauko ditue arauaren tramitazinoan. Aldundiaren agerraldia be eskatu eban koalizino abertzaleak, araubide komunean apliketan diran tarteak kontuan hartzea planteau dau, horrek zerga barriaren eragina “1.800 zergadunetara” zabaltzea ekarriko leukelako. Euskadin zerga hori harmonizau ez izanaren inguruko azalpenak eskatu ditu.
Bizkaiko Talde Popularra Fortuna Handien Zergea onartzearen kontra agertu da, eta foru Gobernuaren jarrerea kritikau dau, “ez dauelako benetan inponidu gura”. “Motibazino politikoagaitik egiten dau, lurraldeagaz zerikusirik ez daben itunen ondorioz”. Diego Pagadigorria batzordekideak adierazo dauenez dirua biltzeko asmorik ez daukala onartu arren, gure Kontzertuaren erabilerearen “mezu suntsitzailea” erakutsi dau. “Oso ondorio txarrak izango ditu”, ebatzi dau.
Ogasun eta Finantzetako diputatuak adierazo dauenez, “benetan handiak diran ondareetarako” sortutako zergea, Ondarearen zergearen ganeko “diru-bilketearen plusa” izango da. Bien artean, kutxa publikoetarako ekarpena “ia 90 milioi eurokoa” izango da (86,6 milioi Ondarearen zergatik eta 2 milioi zerga barritik).
Berrojalbizek esan dau penagarria dala zerga barrian bakarrik zentretea, zerga biek batera daukien pisua kontuan hartu barik. Bizkaian Fortuna Handien ganeko Zergea aplikauko balitz –EH Bilduk eskatu deutson lez–, “60 milioi euro” sartuko litzatekez, hau da, bi figurakaz aurreikusitakoa baino “30 milioi” gitxiago”. Diputatua kexau egin da, baita be, “zazpi autonomia erkidegotan” diru-bilketea “hutsa” dalako.
Arantza Sarasola EH Bilduko batzarkideak aitatu dauenez Arabagaz eta Gipuzkoagaz harmonizazinorik ez egoteari jagokonez, Berrojalbizek zergaren laugarren tartea harmonizauta dagoala defendidu dau. Beste hiruetan, aldeak “oso txikiak” dira; “ehunenetan” bereizten dira Ondarearen ganeko zergen eukiari jagokonez.
ETXEBIZITZA HUTSAK MERKATURA ATERATZEA
Beste alde batetik, Bizkaiko Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantzetako batzordeak ez dau onartu, Gipuzkoan eta Estaduko Legean ezarten dan lez (Bizkaian % 50erainokoa da) Ondasun Higiezinen ganeko Zergeari (OHZ) buruzko foru araudian kuota likidoaren % 150erainoko errekargua sartzea proponiduz Talde Berezia-Elkarrekin Bizkaia taldeak aurkeztu dauen arauz besteko proposamena, “udalek daukiezan tresna fiskalak indartzeko, euren udalerrietan hutsik dagozan etxebizitzak alokairu merkadura urtetea bultzatzeko”. Talde moreak adierazo dauenez, Estadistikako Institutu Nazionalaren datuek erakusten dabenez Bizkaian 34.000 etxebizitza baino gehiago dagoz hutsik.
Ekimenak EH Bilduren aldeko botoa baino ez dau jaso. Ez da onartu, Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Bizkaiko Talde Popularrak kontrako botoa emon dabelako. Foru Gobernua eusten daben taldeek erreforma fiskalari buruzko eztabaidara itxarotea eskatu dabe, erreforma horretan etxebizitzaren gaia “kontuan hartuko dalako”, beharrezkoa bada, fiskalidadearen bitartez etxebizitzaren arazoari konponbide “integralagoa” emoteko.