BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAKO BARDINTASUN TALDEA II. BARDINTASUN PLANA EBALUETAKO ALKARTU DA

  • Saioan, II. Bardintasun Planaren emaitzak aztertu dira, 2026ko egoerearen diagnostikoa aurkeztu da eta erakundeen politikak indartzeko kideen ekarpen kualitatiboak jaso dira.

 

(Bilbon, 2026ko martiaren 26an). Bizkaiko Batzar Nagusietako Bardintasunerako Taldeak laneko bilerea egin dau gaur goizean Bizkaiko erakundearen administrazino egoitzan. Topaketan, Foru parlamentuaren genero arloko ibilbide orriaren balantze zehatza egin da.

Bileran, II. Bardintasun Planaren (2022-2025) ebaluazino-txostena eta 2026rako eguneratutako egoerearen diagnostikoa aurkeztu dira. Dokumentu horri esker, taldea osatzen daben kideek aurreko epealdian ezarritako neurrien benetako eragina aztertu ahal izan dabe, eta Foru parlamentuaren etorkizuneko jarduketetarako oinarri estrategikoak ezarri ahal izan ditue.

Modu berean, taldeko kideek beren beregi ekarpenak eta informazino kualitatiboa jasotera bideratutako laneko dinamikan hartu dabe parte. Partaidetza-metodologia horri esker, Bardintasun Taldeak bere ikuspegi teknikoa eta esperientzia zuzena txertatu ditu Planaren ebaluazinoan, lortutako helburuen azterketa integrala bermatuz.

Topaketa horregaz, Bizkaiko Batzar Nagusiek aurrera egin dabe euren bardintasun politikak eten barik hobetzeko eta fiskalizetako konpromisoan. Bizkaiko Batzar Nagusiek bardintasunagaz daben konpromisoa aitzindaria da, Bizkaiko parlamentua Espainiako Estaduko bigarren erakunde legegilea izan zalako bardintasun plana eukitean, Nafarroakoaren atzetik bakarrik. Bardintasun plana 2017ko udan onartu zan aho batez.