IJITO HERRIA AUTORTZEKO BATERAKO ERAKUNDE-ADIERAZPENA

(Gernikan, 2025eko apirilaren 8an). Euskadiko erakundeen eta Euskal Ijito Herriaren ordezkariek konpromisoa hartu dabe alkarregaz lan egiteko euskal gizarte inklusibo, aurreratu eta demokratiko bat sortzearen alde.
Gizarte hori askatasunaren, bardintasunaren eta justiziaren ideietan oinarrituko da, bai eta euskal gizartearen eta euskal ijitoen komunidadearen balioei merezi daben garrantzia emotean be.
Baterako konpromisoak honako alderdi zehatz honeetan gauzatuko dira:
Alkar autortzea
Euskal gizarteak autortzen dau Ijito Herriak Euskadiri emon deutson eta emoten deutson ekarpen positiboa.
Euskal Ijito Herriak euskal gizartearen parte dala adierazten dau eta konpromisoa hartzen dau etorkizun bidezkoagoa eta hobea eregiten jarraitzeko Euskadin bizi diran pertsona guztientzat.
Jaiegun garrantzitsuak ospatzea
Garrantzitsua da euskal erakundeek Ijito Herriaren jaiegun garrantzitsuenak autortzea, partekatzea eta ospatzea eurekaz batera, ijito-komunidadeak gizarteari egiten deutson ekarpena autortzeko.
Bereziki, biztanleriaren gehiengo ez-ijitoagaz ospatu behar dira Ijito Herriaren Nazinoarteko Eguna, apirilaren 8an, eta Ijito Herriaren Eguna Euskadin, azaroaren 16an.
Politikan, gizartean eta kulturan parte-hartze handiagoa
Euskal erakundeek neurri zehatzak hartu behar ditue Euskadiko ijitoek modu aktiboagoan eta nabarian parte har daien politikako, gizarteko eta kulturako erabagiak hartzen diran organoetan.
Era berean, neurriak hartu behar dira emakume ijitoek organo horreetan baldintza beretan parte har daien.
Neurri zehatzak eta ebaluagarriak gauzatzea
Euskal erakundeek politika gehiago sortu behar ditue Ijito Herriagaz eta gainerako gizarteagaz, gauzatu eta ebaluatu daitekezan helburu, ekintza eta adierazle zehatzakaz.
Ahalegin berezia egin behar da ijitoak ez diran pertsonen prestakuntzan eta sensibilizazinoan lagunduko daben neurriak sortzeko, Euskadin aurrera egitea eta bizikidetza ona lortzeko.
Garrantzitsua da lankidetzan aritzea antzeko helburuak lortzeko lan egiten daben Europako eta munduko beste erakunde eta instituzino batzukaz.
Adierazpen honen barrikuspena
Euskal erakundeek adierazpen honen edukina askotan barrikusteko konpromisoa hartu behar dabe.
Era berean, konpromisoa hartu behar dabe politika zehatzetan dokumentu honetan azaltzen diran neurriak zelan ezarten diran barrikusteko.