GERNIKAKO TRAUMA HISTORIKOARI BURUZKO NAZINOARTEKO BILTZARRAREN AMAIEREA BATZAR ETXEAN

  • Bizkaiko   Batzar   Nagusien   lehendakariak,   Ana   Otadui   Biterik, Gernika(k)  / Guernica(s):  Trauma  historikoaren  birsemantizazioak   nazinoarteko  biltzarrera joandakoak hartu ditu gaur.


(Gernikan,  2024ko  bagilaren  14an).  Gernikako  Batzar  Etxean  batu  dira  gaur  Gernika(k)  / Guernica(s):  Trauma  historikoaren  birsemantizazioak  Nazinoarteko  Biltzarraren  parte-hartzaileetako  asko.  Kongresuak  balio  izan  dau  gogoetea  egiteko  Bizkaiko  uribildu  horren bonbardaketeari  buruzko  kultur  adierazpenen  gainean,  bai  eta  Pablo  Picassoren  margolan ezagunak sorreratik euki dituan egokitzapenen edo erabileren gainean be. 

Euskal  Herriko  Unibertsitateko  MHLI  (Memoria  Historikoa  Literatura  Iberiarretan)  ikerketa-taldeak  antolatu  dau  topaketea,  UPV/EHUren  Udako  Ikastaroen  barruan.  Gaur  arratsaldean emon jako amaierea Bizkaiko Parlamentuan, hau da, orain dala 87 urte, abiazino faxistearen bonbardaketen ostean,  suntsitu  barik  geratu  ziran  leku  bakarrenetako  baten.  Bizkaiko  Batzar Nagusien  lehendakariak,  Ana  Otadui  Biterik,  harrerea  egin  deutse  kongresura  bertaratu diranei, foru-egoitzara egindako bisitan.

Eguenean  eta  barikuan  Gernikako  Euskal  Herria  Museoan  egin  dan  topaketeari  diziplina ugariko  ikuspegia  emon  jako,  ekimenean  egon  diran  askotariko hizlarieiesker.  Horreen artean, azpimarratzekoa da hainbat jakintza-arlotako (politikea, historia, literaturea, artea...) 10 espezialistaren eta zenbait adierazpen eginez biltzarrean parte hartu daben 40 persona baino gehiagoren partaidetza.

Nazinoarteko  Biltzarra  biribiltzeko,  bisita  gidatuak  egin  dira  gatazka-eta  memoria-lekuetan, eta Euskal Herria Museoak be lagundu dau. Izan be, aldi baterako erakusketea egiten dabilz bertan,   bagilaren   16ra   arte,   biltzar-proiektura   aurkeztu   ziran   kartelakaz;   euren   artean, Gernikako Biltzarraren kartela diseinau eban Amets Leriarena.