EHUNDAKA LAGUN IBILI DIRA BARBADUN ERREKAREN ARROAN ZEHAR, IRAGAN INDUSTRIALEKO BURDINOLAK, ERROTAK ETA DORREAK EZAGUTZEKO

(Bilbon, 2023ko urriaren 30ean). Atzo, domekea, Enkarterrietako Museoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatzen daben “Barbadun ibaiaren arroko burdinolen, erroten eta dorreen ibilbidea” ekimenaren XV. edizinoa egin zan. Kultur ibilaldi horrek hiru bosturteko daroaz Enkarterriko eskualdean ezezaguna dan ondarea balioan jarten, XV. mendetik aurrera Barbadun errekaren ertzetan eta haren adarretan eregi ziran eta Bizkaiko garapen industriala bultzatu eben burdinolena, hain zuzen be. Jardunaldia oso arrakastatsua izan zan, izen-emoteak ibilaldia egin baino egun batzuk lehenago itxi behar izan ziran-eta. 300 personak baino gehiagok gozau eben Enkarterriko lantegietako aztarna zaharrak ezagutzen, Enkarterriko museoko teknikarien azalpenen laguntzaz. Anoa puntu bik eroangarriago bihurtu eben Muskiz eta Abellaneda arteko bide naturaletatik egin zan 22 kilometroko ibilaldia.