Bizkaitarrek Fernando Katolikoari 1476an egindako ESKUMUNAK

Francisco de Mendieta

Bizkaitarrek Fernando Katolikoari 1476an egindako ESKUMUNAK

Obraren datuak.

Obraren lekua Gernikako Batzar Etxea

Urtea:
1609
Materiala:
Olioa mihisean
Neurriak:
1.58 X 300

Kuadro honetan Batzarrak jatorriz egiten ziran ingurua ikusi leiteke. Garai hartako bizkaitarren janzkeraren lekukotza baliotsua be bada.

Fernando V.a Katolikoak bizkaitarren Foruen, Frankizien eta Askatasunen zina egiteko ekitaldia 1476ko uztailaren 30ean egin eban Gernikako Antiguako Andra Maria eleizearen barrualdean. Ondoren, erregea kanpora urten eban eta Arbolaren azpian jesarri zan brokatu jori batez estalitako harmaila baten. Hantxe egin zan erregeari eskumunak egiteko basailu-zeremonia, odol garbiko leinuen ordezkari guztiak buru zirala, eta hareen ostean Bizkaiko urietako eta eleizateetako alkateak. Francisco de Mendietaren interpretazino alegorikoa nahiko sinesgarria da alderdi askotan eta bertan zeremoniara bertaratu ziran Bizkaiko udalerrietako kargu hautetsien ordez emakumeak ageri dira. Emakumeok herri bana ordezkatzen dabe, euren buruko identifikagarrien bitartez. Margolan hau da lehena Europako artearen historian non emakumeak ikusgai dagozan ordezkaritza politikoari jagokonez, sinbolikoki bada be.