BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK BARDINTASUNAREN ARLOKO POLITIKA PUBLIKO ONENAK DISEINETAKO LEGE-ESPARRU BARRIAN SAKONDU DABE

  • Bizkaiko parlamentuko ordezkari politikoek eta beharginek Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako Euskal Legearen bigarren aldaketak ekarri dituan aldaketetan sakontzeko jardunaldian hartuko dabe parte.

 

(Bilbon, 2022ko irailaren 23an). Bizkaiko Batzar Nagusietako Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako II. Planaren barruan, Bizkaiko parlamentuko Bardintasun Taldeak aspalditik antolatzen ditu beharginentzako eta ordezkari politikoentzako prestakuntza-saioak, bardintasun-politiketan eta ekintza publiko horreen egokitze juridikoan izandako barritasun eta aurrerapen esanguratsuenak ezagutarazoteko. Gaur, “Bardintasunari buruz berbetan” izeneko barne-jardunaldi horreetako batean, bileran parte hartu dabenek Eusko Legebiltzarrak joan dan martian onartu eban Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako Euskal Legearen bigarren aldaketak dakarzan barrikuntzetan sakondu ahal izan dabe. 

Isabel Abella Ruiz de Mendoza adituak berbaldia emon dau martiaren 3ko 1/2022 Legearen alderdi praktikoak ezagutzera emoteko. Lege hori oinarri izan da gero hausnarketa bultzatzeko batzarretako taldeetako ordezkariakaz eta parlamentuko beharginakaz legearen argi-ilunen inguruko hausnarketea bultzatzeko eta garapenaren inguruan eta emakumeen eta gizonen bardintasunerako politika publikoak diseinetako estrategien inguruan be jarduteko.

Batzar Nagusien Bilboko egoitzako batzordeen aretoan egindako jardunaldi trinkoak bat egin dau hau lortu gura dauen legegintza-testu barriaren espirituagaz: “EGBLren aldaketa honen xedea da emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte berdinzale baterantz aurrera egiten jarraitzea, orain arte eraikitakoaren gainean, baina planteamendu eraldatzaile baten bidez, zeinak eskaera, erronka eta behar berriak kontuan hartuko baititu eta sentsibilitate guztiak integratuko baititu; izan ere, babes zabala lortu nahi da politikarien, teknikarien eta herritarren artean, babes hori izango baita arrakastaren gakoetako bat.”

Topaketa hau Batzar Nagusien 2022-2025 aldirako II. Bardintasun Planaren barruan dago. Bertan 57 hobekuntza-ekintza batzen dira, hiru jarduketa-eremutan (Gobernu Ona, Komunikazinoa eta Gizarte Eragina) eta zortzi ildo estrategikotan moltsokatuta, eta Bizkaiko parlamentua osatzen daben personak horreek euren gain hartzen ari dira.