‘EMAKUMEAK BIZKAIAN’ FOROAREN BIGARREN JARDUNALDIAK MAR MENDIBEREN ETA CARMEN ADÁNEN ESPERIENTZIAK BUZTARTU DITU

(Bilbon, 2023ko zezeilaren 14an). Mar Mendibe, Biocruceseko Zuzendari Zientifikoa eta Carmen Adán, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskal Nagusia, izan dira gaur arratsaldean, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko (RSBAP) Bizkaiko Batzordeak antolatu eta Bizkaiko Batzar Nagusien laguntza dauen 'Emakumeak Bizkaian' foroaren bigarren jardunaldian. Topaketea hurrengo bi martitzenetan errepikauko da. Emakumearen arazoetan sakontzea dau helburu, ikuspuntu desbardinetatik eta gaur egungo gizartean beteten dauen roletik, kulturan, zientzian, zuzenbidean, medikuntzan edo esparru akademikoan lider diran emakume nabarmenen begiradaren bitartez.

Foru parlamentuko Bilboko egoitzan egiten ari diran jardunaldietako bigarren mahai[1]ingurua Begoña Cava historialari eta Deustuko Unibersidadeko irakasleak moderau dau gaur arratsaldean. Alkarrizketan landu diran gaien artean, gaur egun emakumeak karrera zientifikoetan edo sanitarioetan dauen presentzia nabarmena, edo organu judizialen kupulan aurkitzen dituan zailtasunak dagoz.

Mar Mendibek, Bizkaiko zientzia arloan gehien entzuten dan ahotsetako batek, emakume zientzialari 'inspiratzaileez' egin dau berba. Bere berbaldia ingurune biosanitarioan, nazinoarte zein toki mailan, ikerketan egindako ibilbideagaitik nabarmendu diran emakumeengan zentrau da. Gernikarra bere lanbidean lekua egitea lortu dauenetako bat da, esklerosi anizkoitzean erreferentziazko neurologoa da-eta. Forbes aldizkariak Espainiako doktore onenetako lez aintzatetsi dau Mendibe hainbat urtez.

Eguneko hirugarren protagonistak, Carmen Adán EAEko egungo fiskal nagusiak, gizonak nagusi diran eremu guztiz desbardinean egin behar izan dau emakumeen indar-kuotaren alde, epaiketa bat balitz lez. Inork baino hobeto daki zer oztopo gainditu behar dituen emakumeek maila judizialean gora egiteko. Izan be, eremu horrek disoziazino nabarmena erakusten dau unibersidadeko ikasleen bolumenaren eta ondoren aginte judizialean plaza garrantzitsuak beteten dituenen artean. Adán urte askotan nabarmendu da indarkeria matxistaren arloan, biktimak euren erasotzaileak salatzera animauz, izan be, berak defendidu ohi dauen lez, salaketea “beharrezkoa da erasotzailearen zigorbakotasunari ez laguntzeko eta biktimaren zaurgarritasuna ez handitzeko”, urtarrilaren 19an, indarkeria mota horri modu integralean erantzuteko erakundeen arteko hirugarren planaren aurkezpenean, adierazo eban lez.
 

Lotutako estekak: