Erakusketea: LANTEGIETAKO EMAKUMEAK. CADAGUA HARANEKO 11 FABRIKA

Ekitaldiaren lekua Enkarterrietako Museoa

Bizkaiko Batzar Nagusiek “Lantegietako Emakumeak. Kadagua haraneko 11 fabrika” izeneko erakusketea aurkeztu dabe. Urtea amaitu arte egongo da zabalik Enkarterrietako Museoan, lau astez Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko Erakusketa Aretoan dosi txiki bat erakutsi ostean. Erakusketea Enkarterrietako museoaren Emakume Langileak proiektuaren bigarren fasearen barruan dago, eta Bizkaiko industriari eusteko prozesuan emakumeek bete eben leku garrantzitsua nabarmenduko dau. Enkarterrietako museoak erakusketearen izenburu beragaz argitaratu eta Javier Barrio egileak aurkeztu dauen liburuak be apurtu egiten dau industria-munduaren protagonista bakarrak gizonezkoak izan zirala dinoen aurre eretxia.

Lotutako artxiboak: